Jakin gehiago…
FGDk, baloreak bermatzeko konpartimentuaren kargura, estali daitezkeen balore eta tresna finantzarioen zenbateko bermatua ordainduko die titularrei, honako gertakari hauetakoren bat gertatzen denean:
- Kreditu-erakundearen konkurtsoa deklaratzeko autoa eman bada eta egoera horrek balore edo tresna finantzarioen itzulketaren etetea badakar; hala ere, zenbateko horiek ez dira ordainduko, ordainketa hasteko aurreikusitako epearen barruan aipatutako etendura kentzen bada.
- Espainiako Bankuak adieraztea kreditu erakundeak ezin dituela bete inbertitzaileekin hartutako betebeharrak, Espainiako Bankuak berak ezagutu dituen gertakariak ikusita eta haren finantza-egoerarekin zuzenean lotutako arrazoiak direla medio.
Espainiako Bankuak adierazpen hori egin ahal izateko, honako inguruabar hauek gertatu beharko dira:
- Inbertitzaileak kreditu erakundeari bere esku utzitako baloreak eta finantza-tresnak itzultzeko eskatu izana, eta hark gehienez hogeita bat egun balioduneko epean ez ordaintzea.
- Kreditu erakundea ez egotea 2606/1996 Errege Dekretuaren 8. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian aurreikusitako egoeran.
- Kreditu erakundeari entzun ondoren ematea.