Badakizu…FGDk ba al du dirurik kreditu erakunde baten krisiari aurre egiteko?
Gure erabiltzaileen galdera ohikoenei erantzungo dugu
Ohiko galderakGure erabiltzaileen galdera ohikoenei erantzungo dugu
Ohiko galderakJakin gehiago…
Bere eginkizunak betetzeko, FGD honako baliabide hauez hornituko da:
- FGDren araudian aurreikusitako urteko ekarpenak.
- FGDk atxikitako erakundeen artean egiten dituen derramak, ekarpenen kalkuluoinarriaren arabera banatuta eta erregelamendua zehaztutako mugekin. Derrama horiek, adostu ondoren, ondare gisa erregistratuko dira.
- Balore-merkatuetan, maileguetan edo beste edozein zorpetze eragiketatan atzemandako baliabideak.
Nolanahi ere, FGDren ondarea bere eginkizunak betetzeko nahikoa ez bada, Funtsak haren nahikotasuna lehengoratzeko behar diren jarduketak egingo ditu.
Horrez gain, gordailuak bermatzeko konpartimentua erakundeek FGDren aurrean dituzten ordainketa konpromisoez baliatu ahal izango da, baldin eta konpromiso horiek:
- Arrisku txikiko, kargarik gabeko eta Funtserako erabilera askeko aktiboen bermeen babes osoa dutenean.
- Konpartimentuko baliabide erabilgarri guztien %30 gainditzen ez dutean.
Aurreko lerrokaden arabera lortutako baliabideak kontabilitatean bereizita dauden konpartimentu hauetako bati esleituko zaizkio. Konpartimentu horietan FGD honela bereiziko da:
- Gordailuak bermatzeko konpartimentua.
- Balioak bermatzeko konpartimentua.
Konpartimentu bakoitza araudiak esleitzen dizkion kostu, gastu eta betebeharren erantzule baino ez da izango. Nolanahi ere, FGDk konpartimentu bakoitzari esleituko dizkio balore merkatuetan, maileguetan edo bestelako zorpetze eragiketetan baliabideak erakartzearen ondoriozko betebeharrak, atzemandako baliabideen aurreikusitako erabilera kontuan hartuta.
Horrez gain, konpartimentu bakoitzak berari esleitu ez zaizkion kostu, gastu eta betebeharrei egiten dien ekarpena kalkulatzeko, konpartimentua bermatzen dituen gordailu edo baloreen zenbatekoa hartuko da kontuan, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.
Kudeaketa Batzordeak erakundeen urteko ekarpenen zenbatekoa zehaztuko du gordailuak bermatzeko konpartimentuari.
Erakunde bakoitzaren urteko ekarpenak gordailu bermatuen zenbatekoaren eta arrisku profilaren arabera kalkulatuko dira.