European Forum of Deposit Insurers EFDI
EFDI, European Forum of Deposit Insurers Europa mailako funtsen elkartea da. Haren egitekoa finantza egonkortasunari laguntzea da, kideen arteko lankidetzatik abiatuta, jardunbide onenak identifikatuz.
FGDren lankidetza bi mailatan egiten da: alde batetik, gobernu eta zuzendaritza esparruetan ordezkaritza du, biak hautetsiak; eta, bestetik, hainbat lantaldetan eta eztabaidatan parte hartzen du. Azken eremu horretan, honako hauek nabarmentzen dira: a) beren sistemetan eta prozesuetan egiten dituzten erresistentzia probetako funtsen artean ikusitako jardunbideak identifikatzeko; b) Banku Batasuna garatzeari eta ezartzeari buruzko alderdiak aztertzeko, funtsek banku krisiak eraginkortasunez kudeatzeko mekanismo gisa duten zereginarekin lotutakoak edo Gordailuak Bermatzeko Europako Funts Bakar baten edo Hirugarren Zutabe baten etorkizuneko ezarpenetik eratorritakoak barne, eta c) funtsak nazioarteko lankidetzan prestatzeko, EBko estatu kide batean baino gehiagotan ezarritako erakunde baten ordainketa ekitaldia gertatuz gero.
International Association of Deposit Insurers IADI
IADI, International Association of Deposit Insurers, bost kontinenteetako Gordailuak Bermatzeko Funtsen ordezkariek osatutako elkartea da. IADIren egitekoa gordailuak bermatzeko sistemen eraginkortasuna hobetzen laguntzea da, nazioarteko lankidetza sustatuz. Horretarako, bere eginkizun nagusietako bat oinarrizko printzipioak (Gordailu Eraginkorren Aseguru Sistemetarako Oinarrizko Printzipioak) igortzea eta horiek ezartzeko laguntza teknikoa ematea da.
El FGD participa en IADI desde 2019 y cuenta en la actualidad con representación en su órgano ejecutivo de dirección, junto a un máximo de 24 representantes de otros fondos; y por otro participa en distintos comités técnicos de trabajo, entre otros el establecido por IADI para la promoción y revisión de los Principios Básicos. Adicionalmente, el FGD presta asistencia técnica puntualmente, bajo el liderazgo del IADI, a jurisdicciones extracomunitarias en el marco de asesoramiento técnico que promueve la Asociación, con el objetivo de contribuir al establecimiento de fondos de garantía de depósitos en jurisdicciones donde se prevé su creación o su desarrollo se encuentra en fase embrionaria.
FGD EBn eta nazioarteko beste erakunde batzuetan
Beste funts batzuekiko munga gaindiko lankidetza
Banku Batasuna eta Hirugarren Zutabea